Jerbako gudua (1510)

Jerbako gudua
Data1510eko uztaila-urria
LekuaJerba
EmaitzaEspainiar erretirada
Gudulariak
Espainiako erresuma
Jerbako jekea
Buruzagiak
García Álvarez de Toledo y Zúñiga
Pedro Nafarra
Jerbako jekea
Indarra
16 koronelia
15.000 infante
3.000
Galerak
2.000-4.000 hildako Ezezaguna

Jerbako gudua (gaztelaniaz: Jornada de los Gelves) Jerba uhartera (gaur egungo Tunisia) egindako espedizio militarra izan zen, Fernando Katolikoak Afrikako iparraldeko kostaldean plaza indartsuak bereganatzeko zuen politikaren testuinguruan. Ondorioz, milaka soldadu hil ziren Jerbako Hondamendia izeneko gertakarietan, eta ehunka pertsona gehiago galdu ziren —soldaduak, marinelak—. Uhartea hartzeko saiakera 1510eko urrian Lampedusara erretiratzean amaitu zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search